miércoles, 11 de mayo de 2011

PDI Arangoitiko Irakasleen Unibertsitate Eskolan

Astelehenean, Agurtzane eta Idoia etorri ziren Arangoitiko 3.mailako musika klasera eta arbela digitalari buruzko azalpenak eta honen erabilpena erakutsi ziguten. Honetaz aparte, eta musikako irakasleak direnez,musikari buruzko hainbat eta hainbat ariketa eredu ikusi genituen.
Norbaitek zerbait gehiago jakin nahi badu arbela digitalari buruz hemen ituzue beraien blogerako loturak. Gainera blog hauetan, Smart netbook programa deskargatzeko aukera dago(arbela digitalean erabiltzen den programa).
Espero dut zuen gustukoa izatea!!!

lunes, 2 de mayo de 2011

Alizia errealitatearen herrian. Informazioaren teknologia berriak irakaskuntzaren egunerokoan

Alizia errealitatearen herrian. Informazioaren teknologia berriak irakaskuntzaren egunerokoan


Teknologia berriek betetzen duten lekua eta bete beharko luketena aztertzen dira artikulu honetan. Ezin da ahaztu horien erabilpena hezkuntza ereduaren araberakoa izango dela; irakasteko modua nolakoa, teknologia berrien erabilpena halakoa.

miércoles, 13 de abril de 2011

Teknologia Berriak Hezkuntzan

Hezkuntza eta Teknologia Berriak: Entziklopediak Interneten: paperezkoak baino hobeak ote?

Sareko kontsulta-orriek hamaikatxo abantaila eta geroz eta eragozpen gutxiago eskaintzen dizkigute.

Entziklopedia eta hiztegiak, duela urte gutxi arte orokorki harpidetzaz eskuratu eta hileroko kuotetan ordaintzen baziren ere, pixkanaka-pixkanaka Internetera igarotzen ari dira eta, bertatik, kuota jakin bat ordainduta edo dohain kontsulta egiteko eskura ditugu. Egun, informazioa kontsultatzeko metodo berri horiek etxebizitza eta bulegoan ikusten ditugu, azal gogorreko liburuki tradizionaletatik gertu.

Berriak oraino

Datuez, kontzeptuez zein hitzen hainbat hizkuntzatako itzulpenez, Internetek kontsulta egiteko eskaintzen dituen gune berri hauek, plazaratzen duten argitaldari eta erakundeen bermea dakarten paperezko liburuetako erreferentziarekin ohituriko erabiltzaileengan mesfidantzarik harrotzen dute. Orri hauetako asko eta asko berriegitzat eta ezegonkortzat ikusten dira: nekez eduki ditzakete fidatzeko moduko datuak, batzuen iritziz.

Erabiltzailearen aburuz -arrazoi osoz, zenbaitetan- ez du balio bera Oxford University Press erakundearen hiztegian eskuz eginiko bilaketaren emaitzak eta -programa eraginkorrik garatu badu ere- inongo ezagutza akademikorik egiaztatzen ez duen enpresa batek Interneten daukan orrian kausitutakoak. Egia aitor dezagun, Sareko kontsulta-orri asko eta hiztegi asko biziki mugatuak daude, bai ikuspegi akademikotik, baita erakutsi duten eraginkortasun eskasagatik ere. Kasu ugari-ugaritan, berriz, Interneteko kontsultak paperezkoetan egiten direnak bezain fidagarriagoak izateaz gainera, badituzte hainbat abantaila ere.

Espazioa da lehendabizi aztertu beharreko kontua. Ordenagailu eramangarri batetik Sarean zeinahi datu kontsulta daiteke. Hori bera paperezko liburukietan egiteko Enciclopaedia Britannica osatzen duten 32 tomoak, Espasa obrako 100 liburutik gorakoak Larousse Entziklopediako 24 aleak eta beste hainbat eduki behar dira. Espazioaren ondotik erosotasuna dator: Interneten kontsultak egiteko ez da beharrezkoa entziklopedia eta hiztegi ale astun handiak esku artean erabiltzea. Kontsulta azkar egitea ere abantaila da, datu jakin bat orriz orri bilatu behar izatea jende askori nardagarri eta nekoso gertatzen baitzaio. Non eta ordenagailua itzalita ez dagoen, noski: piztu arte itxaroteak ere sendoen zizelkaturiko pazientzia urratzeko motiboa izan daiteke eta.

Britannica, birtuala

Bilatzen ikasten duen erabiltzaileak Interneten dohain era guztietako informazioa topatuko du, era soil eta eraginkorrean antolatuta. Nork bere ordenagailutik aukera du, era berean, izen akademiko handiko entziklopedietara iristeko aukera. Britannica izeneko entziklopediak teknologia berrietara egokitu beharko zuela hasiera-hasieratik bazekienez, bere edukiak Encyclopaedia Britannica atarian digitalizatu ditu (http://www.britannica.com).

Entziklopedia honek lehen mailako kontsultak egiteko aukera ematen dio erabiltzaile orori doan baina pittin bat gehixeago sakondu ahal izateko, ordea, harpidedun izan behar da. Prezioak aldatu egiten dira: urteko 56 eurotik hasita, hil bakarreko 9,50 eurora arte. Britannica paperezkoaren prezioa mila euro inguru dabil.

Hona Encyclopaedia Britannica horren bertsio digitalak dituen abantailetako bat: dituen 75.000 artikuluez gainera, animazioak eta infrografia ugari eskaintzen du, kontzeptuak ulertarazteko (horrelakorik sartzea ezinezkoa da paperezko bertsioan). Beste aldetik, azal gogorreko ahizpa ez bezala, bertsio digitaleko datuak aski maiz gaurkotzen dira. Erabiltzaile espainiarrarentzat duen arazo bakarra, erabat ingelesez egina izatea da.

Antzeko ereduari jarraitu dio Microsoft enpresako Encarta atariak: dendetan DVD euskailuan dago salgai eta, erositakoan, Internetetik gaurkotuko da aldiro-aldiro. Ia 41.000 artikulu ditu espainieraz eta 40 euro inguru kostatzen da. Encarta atariak euskailu fisikoan komertzializatzea harrigarri samarra da: Sarean kontsultak egiteari dagokionez, CD-ROM eta DVD formatuak ordezkatuak izango baitira. Ordezkapen erritmoa, berriz, Sarean konektaturiko etxebizitzen kopuruaren ugalpenaren arabera aldatuko da. Fundación Eroski delakoaren "2005 Kontsumitzailearen Barometro" izenekoaren arabera, espainiarren %43k ordenagailuan Interneterako sarbidea du.

Wikipedia, partaidetzazko entziklopedia

"Wiki" aurrezkia duen webgune oro, berez, komunitarioa da; hots, edonork dauka bertako edukietan sartu, aldaketak egin eta osagarri berriak eransteko aukera. Partaidetzazko filosofia horretan sostengaturik sortu zen egundainoko entziklopediarik handiena: Wikipedia (http://www.wikipedia.org) 2001ean, Interneten.

Bertan bildu den informazio eskergaz gainera (milioi eta erdi artikulu, horietako 800.000 ingelesez eta 74.000 baino gehiago espainieraz), Wikipedia horrek bereizgarri nagusia sorburu herrikoia du. Bete duen lau urte horretan ehunka mila erabiltzailek osatu dute, gai guztien gaineko artikuluak editatuz eta txertatuz. Beste hainbat ezaugarri garrantzitsu: Wikipedia baliatzearren ez da ordaindu behar, ez da formulariorik bete behar, ez da zertan publizitaterik nozitu bhar.

Entziklopedia honi ezar dakiokeen eragozpen bakarra: bertan agertzen dena ez du inongo agintari akademikok bermatzen; beraz, bisitari eta zuzentzaile gutxi jasotzen dituzten artikulu batzuetan baliteke oker eta akatsen bat topatzea. Lehen mailako -areago, nolabaiteko sakonerako- kontsultak egiteko, beraz, Wikipedia aukera polita da.

'Online' hiztegiak

Hiztegiak ere entxufatu dira Sarean. Espainierari goazkiola, Internetera egokitzeko kasurik ereduzkoenetako bat Espainieraren Errege Akademiaren Hiztegiarena da (EEAH). Ori horretatik 100.000 hitz baino gehiagoren esanahia aurki daiteke. EEAH horrek, gainera, sagua sakatuz bakarrik hiztegian kontsulta egitea ahalbidetzen duen tresna sortu du. Online bertsioko EEAH (http://www.rae.es) erabat doakoa da eta azal gogorreko bertsioa, berriz, 136 euro kostatzen da.

Hitz bat beste hizkuntza batean nola esaten den kontsultatu nahi dutenentzat, berriz, hona aukera herrikoienetako bat: diccionarios.com (http://www.diccionarios.com). Atari horretan espainolezko era guztietako hitzak eta beren sinonimoak bila daitezke, hitza bera edo, erabiltzaileak hitza zehatz-mehatz gogoan ez badu, antzeko formak abiagune hartuta. Berariazko zerbitzu batean aditz batek har ditzaken plegu guztiak eskaintzen dira. Bestetik, espainiera-ingelera eta alderantzizko itzultzailea dauka eta urtean hogei euro kostatzen da.

Interneten bada maiz erabiltzen den beste hiztegi bat ere, ingeleratik espainierara, italierara eta frantsesera (baita alderantziz ere) ematen dituelako: wordreference (http://www.wordreference.com). Erabatdoakoa da hau.

Zuk behar duzuna testu osoen itzultzailea baldin bada, Babylon (http://www.babylon.com) duzu aukerarik egokiena, ezbairik gabe. Ordaindu behar den sistema honek hizkuntza askotan dihardu.

Licencia Creative Commons
Este obra está bajo una licencia Creative Commons Reconocimiento 3.0 Unported.

miércoles, 30 de marzo de 2011

MUSIKA HEZKUNTZA 3

Teknologia Berriak Irakaskuntzan

Lontxo Oihartzabal

IKTak HEZKUNTZAN

LASKIBAR, Iker. Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua


Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi•

IKT LEHEN HEZKUNTZAN

IRAKASKUNTZA ETA TEKNOLOGIA

martes, 29 de marzo de 2011

EHUko IKT berriak. UPV/EHUko IKT zerbitzutik sortutako berriak

http://www.ehu.es/ehusfera/ikt/

BAINA, ZEIN DA IKT-ren DEFINIZIOA?

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) (Ingelesez Information and Communications Technology - ICT) (information & Communication Technologies) Informazioarekin eta komunikazioarekin zerikusi duen arlo honek, zenbait kontzeptu eta teknologien bilduma da, egunetik egunera birmoldatzen dagoelarik:

  • informatika eta sistema digitalen tresnak
  • komunikazio digitalaren zerbitzuak
  • gizarte modernoaren beharrak eta erabilpen aurreratuak

guzti hau pertsonen komunikazioaren zerbitzura dagoela (edo egon beharko lukeela) eta ez bakarrik, merkatuaren joanetorrien arabera

HEZKUNTZA 2.0



Hemen uzten dizuegu Joseba Lauzirika hezkuntza saileko IKTren aholkulariaren bideo bat.

Txanela IKT baliabideak

Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzearena bestetik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.

Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako URTXINTXA proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean.

Webgune honetan, Txanela proiektua osatzen duten unitate guztien ohiko jarduerei dagozkien fitxekin batera, IKT konpetentziak garatu ahal izateko hainbat IKT jarduera proposatzen ditugu. Ohiko jarduerak ertz urdina duten laukietan erakutsiko dira eta IKT jarduerak berriz, ertz berdea duten laukietan.

Ez dugu jarduera guztiak IKTen bitartez lantzeko asmorik. Kasu batzuetan, paper euskarrikoa ordezkatzeko izango da eta, gehienetan, ohiko jardueraren osagarria.



berria.info ARTIKULUA

Teknologia berrien bidean tinko ari dira ikastolak

Google Earth-en erabilera hezkuntzan



Hemen duzue, hezkuntzan erabiltzeko, IKTren integrazioaren beste adibide bat.

miércoles, 23 de febrero de 2011

IKT ZER DA?



IKT izenak ezer esaten ez badizu ere, ondo asko dakizu zer diren, seguru gaude-eta horietako mordo bat erabiltzen dituzuna. Adibidez, etxean telebistarik duzu? Patrikan mugikorrik daukazu?

Autoan irratirik entzuten duzu? Eta kalean, mp3 batez musikarik entzuten duzu? Inoiz ikusi al duzu agenda elektronikorik?

Ikastetxean arbela digitalik erabiltzen duzu? Ordenagailurik? Horietako galderaren bati BAI erantzun badiozu, IKT-tresnaren bat erabili duzun seinale. Aipatutako horiez gainera, hauek ere IKT-tresnak dira: lurreko telebista digitala, PDAk, faxa, bideoa, DVDa, hari musikala, pertsona-bilagailua, Interneterako sarbidea...